Zeharkako erreferentzia edo aipua

Erreferentziak egitea gai edo eduki bat zure hitzekin adieraztea da. Erreferentziak egitean, oso garrantzitsua da testua zeri buruzkoa den egoki ulertzea, hau da, testuaren arrazoibide nagusia zein den eta zer argudiok sostengatzen duten jakitea.

Manuelek dio plagioa legez kontrakoa dela.

Manuelen arabera, plagioa legez kontrakoa da.

Jatorrizko testu bati erreferentzia egitean, ez da baloraziorik egin behar. Balorazioak egiteko erabiltzen diren aditz batzuk dira, adibidez, baietsi eta uste. Batzuetan, testuko gaiari edo edukiari buruz zer iritzi duzun adieraztea ezinbestekoa da. Horrelakoetan, testuaren edukia komentatu daiteke; horri iruzkin-erreferentzia esaten zaio.

Manuelek uste du [baina ez daki ziur] plagioa legez kontrakoa dela.