IRAKASKUNTZAN IRUDIAK ERAKUSTEA Ikasgelan artelanen irudiak erakuts daitezke. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen arabera, Espainiako hezkuntza-sistemako ikastetxeetako hezkuntza arautuko irakasleek eta unibertsitateko langileek obra-zati eta obra plastiko edo fotografiko figuratibo solteak kopiatu, banatu eta erakuts ditzakete, baldin eta helburu komertzialik ez badute eta baldintza hauek guztiak batera betetzen badira:
a) Egintza horiek irakaskuntza-jarduerak argitzeko –bai irakaskuntza present zialean, bai urrutiko irakaskuntzan– edo ikerketa zientifikorako soilik gauza tzea, eta lortu nahi den helburu ez-komertzialak justifikatzen duen neurrian.
b) Lehendik jendarteratuak dauden lanak izatea.
Hala ere, testuliburuei eta unibertsitateko gidaliburuen zatiei dagokienez, unibertsitateek eta ikerketa-zentro publikoek baino ezin dituzte fotokopiatu, kopiak banatu eta gela birtualetan jarri. Ikastetxeek, testuliburuak fotokopiatu eta kopia horiek banatu edo intranetean eskura jarri nahi badituzte, eskubideen titularrari baimena edo CEDROri lizentzia eskatu behar diete.
IRUDIAK ZURE EKOIZPENAREN PARTE GISA ERABILTZEA Honako hauek erabil ditzakezu: a) Zuk egin edo ateratako irudiak (marraztuak, margotuak eta abar). b) Beste pertsona batzuek egin edo ateratako irudiak.
Egilearen baimenarekin VEGAPen baimenarekin. Zure lan edo testu-zatietan irudiak jar ditzakezu, betiere aipu-mugaren baldintzak betez gero. Gogora ezazu zure lanean egilearen datuak eta iturria adieraztea.
Creative Commons lizentzia batekin. Lizentziaren sinboloei ongi begira iezaiezu, zer egin dezakezun jakiteko.
Egile-eskubiderik ez duten irudiak. Babes-epea iraungia duten irudiak libre erabil daitezke.
Finlandiako Galeria Nazionalaren webgunea. Galeria Nazionalak artelan ugariren argazkiak argitaratu ditu CCo lizentziarekin; beraz, libre erabil daitezke. Begira ezazu zer irudi erabil daitezkeen libreki. Hemen dituzu libre erabil daitezkeen artelanen irudi batzuk:
Irudiak editatzea. Irudiak editatu edo moldatuz gero, eraldatu egiten dira. Irudiak aldatzeko, egilearen baimena behar da. Jatorrizko egilearen eskubide moralak errespetatu behar dira. Irudiak edita ditzakezu.
Jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzen dituen erakundera ere (VEGAP) jo dezakezu. Eraldatutakoirudiak ezin dituzu jatorrizko obraren egilearen baimenik gabe zabaldu.
Creative Commons lizentzia batekin. Lizentziaren sinboloetan begira ezazu edita daitekeen ala ez.
Egile-eskubiderik ez duten irudiak. Babes-epea iraungia duten irudiak libre edita daitezke.
ARTELANAK MARRAZTEA/MARGOTZEA Artelanak zure lanetarako inspirazio gisa erabil ditzakezu. Egile-eskubideek ez dituzte ideiak babesten. Beste pertsona batek sortutako obra bateko ideiak modu berri, sortzaile eta originalean gauzatu daitezke. Artelan bat marraztuz edo margotuz kopiatzeko, jatorrizko egilearen baimena behar da.
ARTELANEN ARGAZKIAK EGITEA ETA IRUDIAK ERABILTZEA Leku publikoetan dauden obra iraunkorren argazkiak egiteko eta irudiak zabaltzeko, ez da baimenik behar. Leku horren jabeak argazkiak egitea debeka dezake. Museoetan, adibidez, margolan batzuei ezin zaie argazkirik atera, edo aurrez baimena eskatu beharra dago.
Zure lanean beste pertsona batzuek egindako argazki edo obrak erabiltzen badituzu, gogora ezazu egilearen datuak adieraztea.