Bideo batean musika erabiltzea

Ikasleek bideo bat grabatu dute proiekturako.

«Ongi legoke bideoan hondoko musika bat jartzea», pentsatzen du Leok. Musika erabiltzeko, baimena behar da?

A

Ez dut uste, gelan bakarrik aurkeztuko den proiektu bat delako.

B

Pista bat emango zenidake?

C

Bideo batean hondoko musika jartzeko, musikaren sortzaileen baimena behar da.

Aukeratu egokiena iruditzen zaizun aukera.

Gaizki. Bideo bati musika jartzeko, musikaren sortzaileen baimena behar da. Baimena izapidetzeko, entitate kudeatzaileren bati galdetu dakioke, hala nola SGAE edo SEDA.

Oro har, beste pertsona batek egindako obrak erabiltzeko, baimena behar da.

Ondo. Bideo bati musika jartzeko, musikaren sortzaileen baimena behar da. Dagozkion jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzen dituen erakundeari ere galdegin dakioke.