Miren inurriei buruzko informazioa bilatzen ari da Interneten bere aurkezpenerako.
«Hemen, oso informazio ona lortuko dut nire aurkezpenerako», pentsatu du, pozik.
«Ez dakit nire aurkezpenerako testua zuzenean kopiatu dezakedan…», pentsatu du Mirenek.
«... edo agian, informazio hori neure hitzekin idatzi beharko nuke», pentsatu du.
Testua zuzenean kopiatu daiteke? Aukeratu bai ala ez.
Ederki! Liburuetan eta Interneten bila daiteke informazioa, baina ez da zilegi zuzenean kopiatzea. Aipu-mugan oinarritutako testu-zati bat bakarrik erabil daiteke. Liburuen eta webguneen izenak adierazi egin behar dira, iturri gisa.
Saiatu berriro. Informazioa bila daiteke liburuetan eta Interneten, baina ez da zilegi testuak zuzenean kopiatzea. Aipu-mugan oinarritutako testu-zati bat bakarrik erabil daiteke.