Argazkien erabilera

Ikasle-talde batek ikastetxearen historiari buruzko artikulu bat idatzi du gelako blogerako. Lan hori egitean, duela 60 urteko artikulu eta argazkien bilduma bat aurkitu dute.

Ideia bat izan dute. Eskolako lehen urteko irudiak digitaliza daitezke ikastetxeko historiaren parte gisa. Ondo ote dago?

A

Jakina. Ikastetxea egunkarira harpidetuta dago, eta, beraz, edozein modutan erabil daitezke.

B

Pista bat emango zenidake?

C

Obra fotografiko bat bada (adibidez, argazkilari profesional batek egina), egilea hil ondorengo 70 urteetan mantentzen dira eskubideak.

Aukeratu egokiena iruditzen zaizun aukera.

Egunkarira harpidetuta egoteak ez du baimenik ematen egunkariko irudiak digitalizatzeko edo erabiltzeko.

Egiaztatu argazkiaren babes-epea.

Argazki soil bat bada (adibidez, lagunekin oporretan egindako argazki bat), argazkia egin zenetik 25 urtetan mantentzen dira jabetza intelektualeko eskubideak.