Liburu baten trailerra

Ikasleek zinemaren historiari buruzko liburu bat irakurri dute, eta liburuaren trailerra muntatu dute liburutegiko tailerrean.

Libururako egokiak diren irudiak bilatu dituzte Interneten. Irudiekin eta musikarekin, multimedia-aurkezpen bat muntatu dute. Ikasleek Ikasgelako webgunean argitaratu nahi dute liburuaren trailerra.

Interneten dauden irudiak eta musika libreki erabil ditzakezu zure lanerako?

A

Liburuaren trailerrean, zuk eginak diren edo Creative Commons lizentziaren sinboloa duten irudiak kopiatu daitezke. Musika gehitzeko, musikaren egileen baimena behar da.

B

Pista bat emango zenidake?

C

Ez da zilegi beste egile batzuen irudiak eta musika lan pertsonaletan erabiltzea.

Aukeratu egokiena iruditzen zaizun aukera.

Irudiak eta musika erabil daitezke, baldin eta behar diren baimen guztiak eguneratuta badaude. Gogoratu egileen izenak aipatzea.

Egiaztatu Creative Commons lizentziak baliozkoak diren helburu horretarako.

Irudiak eta musika erabil daitezke, baldin eta egileek baimena eman badute. Zuk ere musika egin dezakezu, eta zeure irudia erabili.