Gelako argazkiak

Ikasleek eskola-egun bateko argazkiak atera dituzte gelan, mugikorrekin. Irudi horietako batzuk erabiliko dira eskola-egun bat nolakoa den aurkezteko.

Ikasleek ez dakite irudi horiek erabiltzeko baimenik behar ote den.

A

Ez da baimenik behar. Irudiak erabil daitezke, argazkilariak eta argazkietan ageri direnak adingabeak direlako.

B

Pista bat emango zenidake?

C

Irudiak erabiltzeko, argazkilarien eta argazkietan ageri diren pertsonen baimena behar da.

Aukeratu egokiena iruditzen zaizun aukera.

Okerra. Haurrentzako ere egile-eskubideak sortzen dira.

Galdetu irakasleari argazkiak ateratzeko eta argitaratzeko baimenei buruz.

Zuzena. Argazkilariek egile-eskubideak sortzen dituzte. Argazkietan ageri diren pertsonen baimena behar da, baldin eta irudietan ezagutzeko moduan badaude.