Abesti baten hitzak blogean

Luziak musika entzun du, eta bere abesti gogokoenaren hitzak idatzi ditu gelako blogean.

Josuk uste du, Interneten abesti baten hitzak argitaratzeko, baimena behar dela. Arrazoi du Josuk?

A

Baimena behar da?

B

Ideiarik ere ez. Pista bat emango zenidake?

C

Abesti baten hitzak Internetera igo daitezke, baldin eta zeuk idazten badituzu eta webgune batetik kopiatzen ez badira.

Aukeratu egokiena iruditzen zaizun aukera.

Abesti baten hitzak argitaratzeko, hitzen egilearen baimena behar da. Gelako blogerako bada ere. Gogoratu egilearen izena aipatzea.

Oro har, babestutako obra bat −adibidez, abesti baten hitzak− erabiltzeko, baimena behar da.

Abesti baten hitzak Interneten argitaratzeko, hitzen egilearen baimena behar da. Beste pertsona baten testua idaztean ere kopiatzen ari garela ulertzen da. Gela barruko blogean abesti baten hitzak argitara daitezke, egilearen baimena izanez gero.