Ikasleek diapositibekin egin dute proiektuaren aurkezpena, eta, irudiaz eta testuaz gain, soinua ere erabili dute.
Aukeratu egokiena iruditzen zaizun aukera.
Oro har, baimena behar da beste pertsona batzuek egindako obrak erabiltzeko, baina, adibidez, liburu, aldizkari eta egunkarien kasuan, baliteke ikastetxeak CEDROren lizentzia izatea.
Gaizki. Oro har, beste pertsona batzuek egindako obrak erabiltzeko, baimena behar da. Ikastetxeetarako egile-eskubideen lizentziaren bitartez, liburu, aldizkari eta egunkari zatiak fotokopiatu eta eskaneatu daitezke, eta kopia horiek ikasleen artean bana daitezke. Diapositiba-aurkezpen bati hondoko musika jartzeko, eskubideen titularren baimena behar da, eta, halaber, SGAE, SEDA, AGEDI eta AIE erakundeei galdetzeko aukera dago.