Proiektu bat egitea

Ikasleek diapositibekin egin dute proiektuaren aurkezpena, eta, irudiaz eta testuaz gain, soinua ere erabili dute.

irudiak eta musika erabiltzeko, baimena behar da?, galdetu du irakasleak.

A

Banakako irudiak badira, zure eskolako lanean erabil daitezke, aipu-mugan oinarrituta, baldin eta baldintzak betetzen badira. Bideo bati hondoko musika gaineratzeko, musika-sortzaileen baimena behar da.

B

Pista bat emango zenidake?

C

Interneten dagoen oro askatasun osoz erabil daiteke eskolako proiektuetarako.

Aukeratu egokiena iruditzen zaizun aukera.

Ondo. Gogoratu zure lanean erabilitako musikaren eta argazkien egileen izenak aipatzea.

Oro har, baimena behar da beste pertsona batzuek egindako obrak erabiltzeko, baina, adibidez, liburu, aldizkari eta egunkarien kasuan, baliteke ikastetxeak CEDROren lizentzia izatea.

Gaizki. Oro har, beste pertsona batzuek egindako obrak erabiltzeko, baimena behar da. Ikastetxeetarako egile-eskubideen lizentziaren bitartez, liburu, aldizkari eta egunkari zatiak fotokopiatu eta eskaneatu daitezke, eta kopia horiek ikasleen artean bana daitezke. Diapositiba-aurkezpen bati hondoko musika jartzeko, eskubideen titularren baimena behar da, eta, halaber, SGAE, SEDA, AGEDI eta AIE erakundeei galdetzeko aukera dago.