Aipuak

Elisa hartzei buruzko informazio bila dabil bere proiekturako.

«Aizu, testu-zati hau ondo geratuko litzateke proiekturako», dio Elisak ilusioz.

«Baina, kopiatu dezaket zuzenean?», galdetzen dio bere buruari.

A

Beste pertsona batzuek idatzitako testuen aipu laburrak erabil ditzaket nire lanerako.

B

Pista bat emango zenidake?

C

Libre naiz liburuetako eta beste leku batzuetako testuak kopiatuz egiteko nire lana.

Aukeratu egokiena iruditzen zaizun aukera.

Ederki! Zilegi da liburuetako edo beste leku batzuetako aipuak erabiltzea, baina ez ahaztu iturri gisa erabilitako obraren edo liburuaren eta egilearen izena aipatzea.

Ez da zilegi beste pertsona batek idatzitako testuak norbere testu gisa aurkeztea.

Gaizki! Ez da zilegi beste pertsona batzuek idatzitako testuak kopiatzea. Dena den, testu-zati bat aipu, analisi, iruzkin edo iritzi kritiko gisa har daiteke, baldin eta irakaskuntza- edo ikerketa-helburuekin erabiltzen bada. Kasu horretan, gogoratu testua zer lanetatik hartu den eta egilearen izena aipatzea.