Rubenek hartz bat elkarrizketatu du eskolako patioan.
Irakasleak, asaldaturik, esan du elkarrizketa egitea ez dela beti informazioa lortzeko modurik seguruena. Informazioa lortzeko, ez dago hartz bat elkarrizketatu beharrik.
Tomas korrika atera da, eta argazki bat egin die Rubeni eta hartzari.
A zer argazkia! «Aldizkariei ere saltzeko modukoa», esan du Tomasek, gogoberotuta.
Tomasek baimena behar du Rubenen argazkia argitaratzeko?
Ederki! Argazkia argitaratzeko, baimena eskatu behar zaie irudian ageri den ikasleari eta haren gurasoei.
Saiatu berriro. Argazkian ikaskidea ezagutu daiteke. Hortaz, irudia argitaratzeko, baimena eskatu behar zaio.