Zine-kritika

Mateok zinema-kritika bat egin du. Testu bat idatzi du, baina Interneteko filmaren irudi batzuk kopiatu ditu.

Elena ez dago ziur hori egin ote daitekeen. Zilegi da Internetetik irudiak kopiatzea?

A

Jakina. Publizitatea besterik ez da filmarentzat.

B

Pista bat emango zenidake?

C

Irudiak erabiltzeko, baimena behar da.

Aukeratu egokiena iruditzen zaizun aukera.

Irudiak erabiltzeko, baimena behar da.

Babestutako obra baten edozein erabilera egiteko −obra osoa nahiz zati bat− baimena behar da, oro har. Mugak egon daitezke (adibidez, aipu-muga).

Zuzena. Beste egile batzuen obrak erabiltzeko, baimena behar da. Eskubideen titularrei edo jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzen dituen eta egileak ordezkatzen dituen erakundeari eska diezaiekezu baimena.