Creative Commons lizentzia

Ikasleek hartz baten argazki bikain bat aurkitu dute Interneten. Irudiaren alboan, CC sinboloa ageri da.

«Argazkia arazorik gabe erabil dezakegu gure proiektuan?», galdetzen dute ikaskideek.

A

Kontuz! Guztiz debekatuta dago irudi bat kopiatzea.

B

Eta horrek zer esan nahi du? Pista bat emango didazu?

C

CC sinboloa duten irudiak erabil daitezke eskolako proiektuan.

Aukeratu egokiena iruditzen zaizun aukera.

Gaizki. CC sinboloaren bidez, irudiaren egileak baimena ematen du irudia erabiltzeko.

irudi baten egileak hainbat modutara eman dezake irudia erabiltzeko baimena.

Ederki! Irudiaren egileak baimena eman du argazkia erabiltzeko. Kontuan izan CC sinboloa duten irudiek erabilera-baldintza batzuk izaten dituztela.