Copyright Azterketa

Probatu copyrightari buruzko zure ezagutzak. Erantzun 10 galderei. Ea zenbat lortzen dituzun ondo!

Kordobara egindako opor-bidaia batean, irakasle batek argazki bat atera dio meskita ezagunari, eta bere bidaia-blogean argitaratu du. Interes turistikoko lekuen argazkiak argitara daitezke blog batean?

A

Ez da zilegi argazkia blogean argitaratzea.

B

Ez da zilegi Kordobako meskitaren argazkiak argitaratzea, udalaren baimenik gabe.

C

Kanpoaldean ateratako argazkiak argitara daitezke, baldin eta haietan pertsonarik agertzen ez bada.

D

Zilegi da Kordobako meskitaren argazki bat argitaratzea.

1 / 10

Anak bere abeslari gogokoenaren abesti bat aurkitu du Interneten. Abeslariak Interneten duen jarraitzaile-taldean partekatu du.

A

Anak doan partekatu zuenez abestia, ez du ezer txarrik hori egiteak.

B

Interneten eskura dagoen guztia libreki erabil dezake edonork.

C

Anak zuhurtziagabekeria handiz jokatu du. Inoiz ere ez da parte hartu behar eztabaida-foroetan.

D

Interneten musika baimenik gabe partekatuz, egile-eskubideak urratzen dira.

2 / 10

Ikasle batzuek oso bideo ona egin dute, eta irakasleak YouTuben argitaratu nahi du.

A

Ikasleek egindako bideoak libreki argitara daitezke YouTuben.

B

Bideoan agertzen diren ikasleek erabaki dezakete bideoa argitaratu ala ez.

C

Ikasleek egindako bideoa Interneten argitaratzeko, bideoaren egile guztien baimena behar da.

D

Bideoa egiten parte hartu duenetako batek aukera du bideoa YouTuben argitaratu ala ez erabakitzeko.

3 / 10

Emmak argazki deseroso bat egin dio Anari gelako festa batean. Bi neskak eztabaidan aritu dira, eta Anaren argazki deserosoa gelako WhatsApp taldean partekatzea erabaki du Emmak. Emma ondo jokatzen ari da?

A

Inoren argazkia ezin da argitaratu beraren baimenik gabe.

B

Argazkiak ez daude egile-eskubideekin babestuta, eta, beraz, askatasun osoz argitaratu daitezke edozein lekutan.

C

Argazkia Emmak egin zuenez, erabaki dezake argazkia nola eta non argitaratu.

D

Anak Emma iraindu duenez, zilegi du Emmak argazki deserosoa argitaratzea.

4 / 10

Proiektua hurrengo egunean entregatu behar da, eta Oskar ez da hasi ere egin. Finlandiako natura aldizkariaren webguneko artikulu bat kopiatu du bere proiektuan, eta ordenagailuan jolasten hasi da, pozik. Ondo jokatu du Oskarrek?

A

Ez da zilegi artikulu osoa kopiatzea, baina Oskarrek zilegi zuen zati bat proiekturako kopiatzea, egilearen iturria edo izena aipatu ez arren.

B

Ez da zilegi beste pertsona batek idatzitako testua kopiatzea edo norberaren testu gisa erabiltzea.

C

Interneteko material oro askatasun osoz erabil daiteke.

D

Presa baduzu eta helburu on baterako bada, beste batek egindako idazlana osorik har dezakezu.

5 / 10

Evari fantasiazko liburuak irakurtzea gustatzen zaio, eta katu borrokalariei buruzko fantasiazko liburu bat idaztea erabaki du. Katu borrokalariak liburu-saila erabili du inspirazio-iturri gisa. Bere liburuan ere katuak borrokan aritzen dira, baina trama ez da berdina.

A

Ideiak erabil daitezke, baldin eta historiaren jatorrizko elementuak kopiatzen ez badira.

B

Ideia bat bururatzen zaion pertsonarena da ideia hori, eta beste inork ere ezin du erabili ideia bera.

C

Ez du axola jendeak zer pentsatzen duen gauza horiei buruz; liburuek ez daude egile-eskubideekin ere babestuta.

D

Eva ez da ondo jokatzen ari. Beste pertsona batzuen ideiak ez dira kopiatu behar.

6 / 10

Ikasleek olerki laburrak idatzi dituzte, eta oihalezko poltsetan eta eskutrapuetan inprimatu dituzte. Horiek salduz, dirua bilduko dute ikasturte amaierako bidaiarako.

A

Edozein olerki libreki erabil daiteke, baldin eta helburu on baterako egiten bada.

B

Olerkiak ez daude babestuta, oso laburrak direlako.

C

Irakasleak eta gurasoek erabaki dezakete argazkiak poltsetan eta eskutrapuetan inprimatu ala ez.

D

Olerkiak argitaratzeko, ikasleen baimena behar da.

7 / 10

Ikasleek zinema-gauak antolatu nahi dituzte. Oskarrek filma-bilduma oso handia du etxean. Nola jokatu beharko lukete?

A

Filmak libreki ikus daitezke gelan.

B

Oskarrek Internetera igo du filma, eta gela osoarekin partekatu du.

C

Irakasleak dio filmak etxean ikusi behar direla lagunekin.

D

Zinema-gaua eskolan egitea bururatu zaio Oskarri. Emanaldia iragarri, sarrerak saldu, eta, hala, dirua lortu nahi dute ikasturte amaierako bidaiarako.

8 / 10

Anak sekulako CD-bilduma du. Musika entzuteko dituen gailuetan entzun ahal izateko, ordenagailuan kopiatu ditu. Anaren lagunek bere musika-bilduma Internetez parteka dezan eskatu diote.

A

Zilegi da lagunen artean musika-bilduma bat partekatzea, baldin eta talde itxi batean egiten bada (adibidez, Whatsapp-ez).

B

Musika entzuteko egiten da. Zilegi da norberaren CDak Interneten libreki kopiatu eta partekatzea.

C

Ez da zilegi CDak kopiatzea, ezta erabilera pertsonalerako ere.

D

Ana gaizki jokatzen ari da. (Ez da zilegi erabilera pertsonalerako kopiatutako obrak Interneten partekatzea.)

9 / 10

Mikelek azken filmak eta telesailak dauden webgune bat aurkitu du Interneten. Egunero ikusten ditu, eta beste webgune batean ere partekatzea erabaki du, lagunek eskura izan ditzaten. Mikel ondo jokatzen ari da?

A

Interneten filmak partekatzeko, egile-eskubideen baimena behar da.

B

Debekatuta dago Interneten filmak kopiatzea edo deskargatzea, baina telebista-programak libreki parteka daitezke.

C

Interneten doan dauden filmak eta telesailak libreki parteka daitezke, baldin eta hargatik inolako kargurik ez badago.

D

Zer axola dio, jadanik beste norbaitek baimenik gabe zintzilikatu ditu-eta Interneten! Mikelek ez du gaizki jokatu, nahiz eta beste webgune batean partekatu.

10 / 10


Ez da oso ondo joan. Pirata mailara iritsi zara.


Praktika pixka bat eta artista bihurtuko zara.


Oso! Izar bat bezala defendatzen duzu.


Emanaldi bikaina! Egiazko copyright aditua zara.