Copyright Azterketa

Probatu copyrightari buruzko zure ezagutzak. Erantzun 10 galderei. Ea zenbat lortzen dituzun ondo!

Paulak olerki bat idatzi du. Olerkia egile-eskubideekin babestua dago?

A

Obra bat egile-eskubideekin babestua geratzen da, sortzen den unetik.

B

Obra bat babestuta geratzen da argitaratzen edo zabaltzen den orduko.

C

Obra ez dago babestuta, oso txarra zelako.

D

Obra ez dago egile-eskubideekin babestuta, inon ere ez delako erregistratu.

1 / 10

Ikasle batzuek bideo bat egin dute talde-lanean. Bideoan, ikasleen abeslari gogokoenaren abesti arrakastatsuena jarri dute, hondoko musika gisa. Film oso ezagun baten argumentuko ideiak ere erabili dituzte.

A

Ez dago kezkatzeko arrazoirik; edozer egin daiteke, bideoa irabazi-asmorik gabe egin delako.

B

Ez da zilegi musika eta filmetako ideiak baimenik gabe erabiltzea.

C

Film bateko ideiak libreki erabil daitezke, baina bideo batean hondoko musika jartzeko, baimena eskatu behar zaie musika horren egile-eskubideen titularrei.

D

Hondoko musika jartzea ondo dago, baina besteen ideiak ez dira lapurtu behar.

2 / 10

Evari fantasiazko liburuak irakurtzea gustatzen zaio, eta katu borrokalariei buruzko fantasiazko liburu bat idaztea erabaki du. Katu borrokalariak liburu-saila erabili du inspirazio-iturri gisa. Bere liburuan ere katuak borrokan aritzen dira, baina trama ez da berdina.

A

Ideiak erabil daitezke, baldin eta historiaren jatorrizko elementuak kopiatzen ez badira.

B

Eva ez da ondo jokatzen ari. Beste pertsona batzuen ideiak ez dira kopiatu behar.

C

Ideia bat bururatzen zaion pertsonarena da ideia hori, eta beste inork ere ezin du erabili ideia bera.

D

Ez du axola jendeak zer pentsatzen duen gauza horiei buruz; liburuek ez daude egile-eskubideekin ere babestuta.

3 / 10

Proiektua hurrengo egunean entregatu behar da, eta Oskar ez da hasi ere egin. Finlandiako natura aldizkariaren webguneko artikulu bat kopiatu du bere proiektuan, eta ordenagailuan jolasten hasi da, pozik. Ondo jokatu du Oskarrek?

A

Ez da zilegi artikulu osoa kopiatzea, baina Oskarrek zilegi zuen zati bat proiekturako kopiatzea, egilearen iturria edo izena aipatu ez arren.

B

Presa baduzu eta helburu on baterako bada, beste batek egindako idazlana osorik har dezakezu.

C

Ez da zilegi beste pertsona batek idatzitako testua kopiatzea edo norberaren testu gisa erabiltzea.

D

Interneteko material oro askatasun osoz erabil daiteke.

4 / 10

Kordobara egindako opor-bidaia batean, irakasle batek argazki bat atera dio meskita ezagunari, eta bere bidaia-blogean argitaratu du. Interes turistikoko lekuen argazkiak argitara daitezke blog batean?

A

Ez da zilegi argazkia blogean argitaratzea.

B

Kanpoaldean ateratako argazkiak argitara daitezke, baldin eta haietan pertsonarik agertzen ez bada.

C

Ez da zilegi Kordobako meskitaren argazkiak argitaratzea, udalaren baimenik gabe.

D

Zilegi da Kordobako meskitaren argazki bat argitaratzea.

5 / 10

Oskarrek eta Emmak beren abeslari kutunenen argazkiak aurkitu dituzte Interneten. Biboteak marraztu, eta hortz batzuk beltzez margotu dizkiete. Oskarren eta Emmaren ustez, oso argazki barregarriak dira, eta Instagramen partekatu dituzte. Oskar eta Emma ondo jokatzen ari dira?

A

Ez. Argazkia egin zuen argazkilariaren egile-eskubideak eta, ziurrenik, irudian agertzen diren pertsonen irudia eta ohorea urratzen ari dira.

B

Irudiak libreki edita daitezke, baldin eta ez badira Internetez zabaltzen.

C

Edozein pertsonaren irudiak libreki editatu eta banatu daitezke Internetez.

D

Argazkiak ez daude babestuta egile-eskubideekin, eta, beraz, libreki editatu eta partekatu daitezke sare sozialetan.

6 / 10

Anak sekulako CD-bilduma du. Musika entzuteko dituen gailuetan entzun ahal izateko, ordenagailuan kopiatu ditu. Anaren lagunek bere musika-bilduma Internetez parteka dezan eskatu diote.

A

Zilegi da lagunen artean musika-bilduma bat partekatzea, baldin eta talde itxi batean egiten bada (adibidez, Whatsapp-ez).

B

Ez da zilegi CDak kopiatzea, ezta erabilera pertsonalerako ere.

C

Ana gaizki jokatzen ari da. (Ez da zilegi erabilera pertsonalerako kopiatutako obrak Interneten partekatzea.)

D

Musika entzuteko egiten da. Zilegi da norberaren CDak Interneten libreki kopiatu eta partekatzea.

7 / 10

Enekok 13 urte ditu. Kurrilo-talde baten argazki bikaina egin zuen. Instagramen daukan kontuan partekatu zuen argazkia. Gilenek −Enekoren bizilagunak− argazkia hartu zuen Instagrametik, argazkilaritza-lehiaketa batean aurkeztu zuen, eta saria irabazi. Ondo jokatu zuen Gilenek?

A

Gilenek gaizki jokatu zuen.

B

Enekok, 13 urte dituenez, ez du egile-eskubiderik sortzen argazkiagatik. Gilenek zilegi du Enekoren argazkia baimenik gabe erabiltzea.

C

Enekok Instagramen zintzilikatu zuenez, libreki erabil zitekeen.

D

Enekoren argazkia libreki erabil daiteke, ez duelako © sinboloa erabili eta irudiaren ondoan bere izena jarri ez duelako.

8 / 10

Ikasleek olerki laburrak idatzi dituzte, eta oihalezko poltsetan eta eskutrapuetan inprimatu dituzte. Horiek salduz, dirua bilduko dute ikasturte amaierako bidaiarako.

A

Olerkiak ez daude babestuta, oso laburrak direlako.

B

Irakasleak eta gurasoek erabaki dezakete argazkiak poltsetan eta eskutrapuetan inprimatu ala ez.

C

Olerkiak argitaratzeko, ikasleen baimena behar da.

D

Edozein olerki libreki erabil daiteke, baldin eta helburu on baterako egiten bada.

9 / 10

Emmak argazki deseroso bat egin dio Anari gelako festa batean. Bi neskak eztabaidan aritu dira, eta Anaren argazki deserosoa gelako WhatsApp taldean partekatzea erabaki du Emmak. Emma ondo jokatzen ari da?

A

Argazkiak ez daude egile-eskubideekin babestuta, eta, beraz, askatasun osoz argitaratu daitezke edozein lekutan.

B

Inoren argazkia ezin da argitaratu beraren baimenik gabe.

C

Anak Emma iraindu duenez, zilegi du Emmak argazki deserosoa argitaratzea.

D

Argazkia Emmak egin zuenez, erabaki dezake argazkia nola eta non argitaratu.

10 / 10


Ez da oso ondo joan. Pirata mailara iritsi zara.


Praktika pixka bat eta artista bihurtuko zara.


Oso! Izar bat bezala defendatzen duzu.


Emanaldi bikaina! Egiazko copyright aditua zara.