Beti ez da praktikoa obra bat erabiltzen den bakoitzean erabiltzaileekin ados jartzen ibiltzea. Egile-eskubideen titularrek egile-eskubideak kudeatzen dituzten erakundeak sortu dituzte, haien interesak zaindu ditzaten eta lizentziak eman ditzaten egoera jakin batzuetan.
Egile-eskubideak kudeatzen dituzten erakundeen jarduerak egileek eta eskubideen titularrek emandako kudeaketa-kontratuetan oinarritzen dira; haien bitartez, eskubideen titularrek beren eskubideak lagatzen dituzte kudeatu eta babestu ditzaten. Kudeaketa-erakundeek lizentziak ematen dituzte obrak erabiltzeko, erregaliak kobratzen dituzte haien erabilerarengatik eta eskubideen titularrei ordaintzen dizkie, jasotako erabilera-txostenen edo azterketen arabera.
Obren erabiltzaileen ikuspegitik, egile-eskubideak kudeatzen dituzten erakundeek erraztu eta sinplifikatu egiten dute Estatuko eta atzerriko eskubideen titularrei eskubideak erostea eta ordainsariak ematea.
Egileen kudeaketa-erakundeak:
Egile eta Editoreen Elkarte Orokorra (SGAE)
Eskubide Erreprografikoen Espainiako Zentroa (CEDRO)
Visual Artista Plastikoen Kudeaketa Erakundea (VEGAP)
Ikus-entzunezkoen Egile Eskubideak (DAMA)
Egile Eskubideen Espainiako Elkartea (SEDA)
Artista interpretatzaile edo exekutatzaileen jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzeko erakundeak:
Artista Interpretatzaile edo Exekutatzaileak, Espainiako Kudeaketa Elkartea (AIE)
Artista Interpretatzaileak, Kudeaketa Elkartea (AISGE)
Ekoizleen jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzeko erakundeak:
Eskubide Intelektualak Kudeatzeko Elkartea (AGEDI)
Ikus-entzunezko Produktoreen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea (EGEDA)