INFORMAZIOA BILATZEA Informazioa era askotako iturrietan aurkitu daiteke: liburuak, egunkariak, aldizkariak, Internet, elkarrizketak eta abar.
Iturrien identifikazio kritikoa Gogora ezazu iturriak kritikoki identifikatzea eta egiaztatzea.
Irudiak ateratzea Eska ezazu baimena pertsonei argazkiak ateratzeko eta haien irudiak argitaratzeko.
TESTU-MATERIALAK ERABILTZEA Informazio hutsa eta ideiak libre erabil daitezke Hainbat iturritako informazioa bildu (datuak, datak, gertakariak…) eta zure hitzekin konta dezakezu. Ez ahaztu iturriak aipatzea.
Aipuak Beste pertsona baten testuaren zati bat hitzez hitz erabiltzeari aipu esaten zaio. Aipuak komatxoz adierazten dira, eta ezinbestekoa da iturria eta egilearen izena aipatzea.
Beste pertsona batzuek idatzitako obrak erabiltzea Beste pertsona batek idatzitako obra bat erabiltzeko –adibidez, argitalpen bateko olerki edo artikulu bat zure artikuluaren parte gisa kopiatzeko–, egilearen edo eskubideen titularraren baimena behar da. Aipuak, aldiz, baimenik gabe egin ditzakezu. Horretarako, dagoeneko argitaratutako obra baten zati bat kopiatu dezakezu (irudiak izan ezik). Hori, aipu, analisi edo iruzkin bat egiteko edo iritzi kritiko bat emateko bada, eta baldin eta helburua irakastea edo ikertzea bada. Gogoratu egilea eta iturria beti aipatu behar dituzula.
ARGAZKIEN ERABILERA Egunkarirako artikuluetan honako hauek erabil ditzakezu: a) Zuk egindako irudiak. b) Beste pertsona batzuek egin edo ateratako irudiak.
Egilearen baimenarekin Irudiak erabiltzeko baimena zuzenean argazkilariari edo eskubideen titularrari eska diezaiokezu.
Erabilera komertziala baimentzen duen Creative Commons lizentzia batekin Lizentziaren sinboloei ongi begira iezaiezu, zer egin dezakezun jakiteko. Irudiarekin batera, Creative Commons lizentziaren sinboloa eta egilearen izena jarri behar dira.
Libre argitaratu daitezkeen irudiak Babes-epea iraungia duten irudiak libre argitaratu eta erabil daitezke.
Artelanen argazkiak ateratzea eta erabiltzea, egile-eskubideen murrizketekin Egunkarirako artikulu batean, eguneko gertakari baten berri eman nahi izanez gero –adibidez, arte-erakusketa baten inaugurazioaren edo enkante baten berri–, erakusketa edo enkante horretako obraren bat ageri den argazki bat jar daiteke. Izan ere, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen arabera, aktualitateko gertakarien berri emateko, ikus edo entzun daitezkeen obrak kopiatu, banatu eta publikoki komunikatu daitezke; betiere, helburu informatibo horrek justifikatzen duen heinean baino ez. Parke, kale, plaza eta gainerako bide publikoetan dauden obra iraunkorren argazki, bideo eta marrazkiak egiteko, ez da baimenik behar.
BIDEOAK ERABILTZEA Egunkarirako artikulu batean bideo bat edo bideo-zati bat jartzeko, baimena behar da. Baimena egileari edo egile-eskubideen titularrari (adibidez, ekoizleari) eskatzen zaio. Gerta daiteke bideoa erabiltzeko baimena Creative Commons lizentzia baten bitartez eman izana. Irakurri adi-adi Creative Commons lizentzia erabiltzeko baldintzak. Interneten dagoen bideo baterako esteka zuzena jar daiteke, betiere baimenarekin. Beste webgune batean bideo bat jartzeko, orokorrean egilearen edo eskubideen titularraren baimena behar da.
EGILEAREN DATUAK IKUSTEKO MODUAN JARTZEA Gogora ezazu egunkarirako artikuluan obren egile guztiak eta egileen datuak aipatzea.
EGUNKARIRAKO ARTIKULU BAT ARGITARATZEA Egiaztatu zure irudi eta obrak argitaratzeko behar diren baimen guztiak dituzula.
Maiz, elkarrizketatuek beren adierazpenak berrikusi nahi izaten dituzte artikulua argitaratu aurretik.