IRUDIEN ETA TESTUEN ERABILERA Hainbat iturritatik bil ditzakezu datuak, gertaeren datak, ideiak eta albiste gertaerak, eta zeure hitzekin kontatu.
Ez ahaztu iturriak aipatzea!
BAIMENA BEHAR DA IRUDIAK ETA TESTUAK ERABILTZEK Erabiltzea egon daiteke baimenduta
Aipuak Zure lanean, sar dezakezu beste norbaiten lan bat, dagoeneko zabalduta dagoena, aipu, analisi, iruzkin edo iritzi kritiko gisa, betiere irakaskuntza edo ikerketa-xedez egiten baduzu. Beti aipatu behar dituzu lanaren iturria eta egilea. Aipua komatxoekin eta erreferentzia bibliografikoarekin markatzen da.
Egilearen baimenarekin Zuzenean eska diezaiokezu baimena egileari edo eskubideen titularrari, haren obrak baliatu ahal izateko. Era berean, jo dezakezu jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzen dituen erakunde batera ere.
CEDROk lizentziak ematen dizkie ikastetxeei irakasleek eta ikasleek obra idatzi babestuak erabili ahal izan ditzaten Zure lanean, sar dezakezu besteren testu-lan baten pasarte bat edo besteren irudi bat, baldin eta aipu, analisi, iruzkin edo iritzi kritiko gisa egiten baduzu, eta irakaskuntza- edo ikerketa-xedez baldin bada. Gogoratu: adierazi egilearen datuak eta iturria zure lanean.
Beste erabilera batzuetarako, oro har, baimena eskatu behar duzu.
Creative Commons lizentzia batekin Egiaztatu lizentziaren ikonoak, zer egin dezakezun jakiteko. Erabilitako obraren ondoan adierazi behar dira Creative Commons lizentziaren sinboloa eta egilearen izena.
Libre da babes-epea amaituta daukaten obrak erabiltzea.
IRUDIAK/BIDEOAK Eskatu irudi bat argitaratzeko eta erabiltzeko baimena bertan ageri diren pertsonei. Musika sartzea.
BAIMENA BEHAR DA MUSIKA ERABILTZEKO Oro har, baimena behar da hirugarrenen musika erabiltzeko, kudeaketa erakundeetan eska dezakezu informazioa (SGAE, SEDA, AGEDI eta AIE) edo Interneten bila dezakezu musika, Creative Commons lizentziarekin edo antzekoarekin.
Kontsultatu arretaz erabilera-baldintzak, eta egin kontsulta, orobat, eskubideen titularrei edo jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzen dituzten erakundeei. Hemen dituzu helbideak: https://www.culturaydeporte.gob.es/cultura/propiedadintelektu al/gestion-colectiva/direcciones-y-tarifas.html
BIDEO BAT ZURE LANAREN PARTE GISA Bideo bat edo haren zati bat lan pertsonal batean erabiltzeko, egilearen edo egileen baimena behar da. Baimena egilearengandik edo egile-eskubideen titularrarengandik lor daiteke, edo eman daiteke Creative Commons lizentzia batekin ere. Dagozkion kudeaketa-erakundeei ere egin diezaiekezu kontsulta. Baimenduta dago Interneten dagoen bideo baterako esteka txertatzea, eskubideen titularren baimenarekin, sarbide irekiko web orri batean. Gogoratu baimena behar dela hirugarrenen bideoak ikasgelan aurkezteko.
ITURRIAK AIPATZEA Gogoratu: adierazi zure proiektuan kontsultatutako iturri guztiak eta egilearen datuak.
PROIEKTU BAT INTERNETEN ARGITARATZE Interneten proiektu bat argitaratu nahi baduzu, egiaztatu baduzula erabilitako lan guztiak argitaratzeko eskubidea, baita zure proiektuan sartu dituzun irudi, musika eta bideoetarako ere.
Gogoratu baimena behar dela hirugarrenen bideoak ikasgelan aurkezteko.